(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

ABENDUAK 2, ostirala

  • Iturzaeta Herri Eskolak “Euskararen Eguna” ospatuko du, hau izango da egitaraua:
  • 15:00 HHko ikasleak frontoira abiatuko dira.
  • 15:15 LHko ikasleak frontoira trikitilari eta pandero-joleekin batera.
  • 15:30 Ekitaldiaren hasiera. LH6ko ikasleen aurkezpena eta bertsoak.
  • 15:40 abestiak eta dantza:
  • Behin betiko
  • Euskara plazara
  • Euskararen txantxangorria
  • Ahoa bizi eta belarriak prest.

Jaialdiari amaiera emateko “esazazu hitz bat”, aurtengo euskaraldiko abestia abestu eta dantzatuko  dute.

  • 15:50 musika gehiago: muxikoak, fandango/arin-arin.

 

ABENDUAK 3, larunbata   “Euskararen nazioarteko eguna”

  • KANTUJIRA Getariako Salbatore Abesbatzako lagunekin. 12:30ean, plazan.

 

KANTUJIRARAKO BEROKETA egin nahi izanez gero, azaldu asteazkenean, 19:30ean eta ostiralean, 20:30ean, Berdura plazara!!!

 

  • MOTX PAILAZOA: “POZAREN PARKEAN!” 18:00etan, Berdura plazan.

Irri, kantu eta dantza, euskaraz eta alaitasun osoz, Motx pailazoarekin.

Sinopsia: Egun berezia izango da pozaren parkean… Motxek, bere lagun berriak ezagutuko ditu eta. Jai erraldoia prestatu nahi izango du hau ospatzeko, baina tartean arazo batzuk sortuko zaizkio. Irri, kantu eta dantza eginez emango dio amaiera egunari, bere lagun berriekin batera. Hauei esker, sortutako arazoak konpontzeko gai izango da, laguntasunaren indarrarekin.

 

  • Ondoren, GETARIAKO BURUHAUNDIAK, kalez kale.

 

  • 21:00etan, BERTSO AFARIA: Libe Goenaga, Danel Olano, Amets Aizpuru eta Aitor Zubikarai bertsolariekin. Gai jartzaile Itziar “Laxalde” ariko da.
          • 12 eurotan txartelak Taxco tabernan salgai.
          • Antolatzaileak: Getariako Gazte Asanblada eta Bertso Eskola

 

ABENDUAK 4, igandea

  • ‘BIBITXA2.0’ IKUSKIZUNA. AINHOA ETXEBARRIA ETA NEREA GARTZIA.

19:00etan, Iturzaeta aretoa.

Sarrera 5 euro, Turismo Bulegoan eskuragarri, azaroaren 30etik aurrera.

Sinopsia: Nola bizi dute egunerokotasuna euskaldunek? Eguneroko estresa, lana, langabezia, bizitza osasuntsua, bideodeiak, kirola, aldaketa klimatikoa, begirada femista, sexua, gaztaro amaigabea, erronka pertsonalak, kolektibotasuna…Bibitxa terapian parte hartu nahi al duzu?
Oraingoan ere hainbat egoera barregarri irudikatuko dituzte Ainhoa Etxebarria Gomez eta Nerea Gartzia Gartzia aktoreek ikuskizun honetan. Dantza, inprobisazioa, umorea, freskotasuna eta publikoaren parte hartze zuzena dira ikuskizun dinamiko honen osagaiak. Emanaldi guztiak desberdinak bezain dibertigarriak dira!!!


X