(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

MAGALA EGONKORTZEKO LANAK MARTXAN DIRA

MAGALA EGONKORTZEKO LANAK MARTXAN DIRA

Urteen poterioz baldintza klimatikoek San Roke kaletik Gaztetapera doan magalaren higadura ekarri du. Bere garaian paseoa egin zenean zati horren erdia saretu zuen Aldundiak, bestea orain dagoen bezala utziz.

Egoerak okerrera egin zuenez Getariako Udalak Aldundiari geratzen den zati horretan egonkortzea eta indartzea eskatu zion. Bi erakundeak ados jarri ziren batetik, Aldundiak lan horiek aurrera ateratzeko ardura bere gain hartuaz, eta bestetik, Udalak ondorengo mantenuarena.

Pasa den urtarrilean Aldundiko Plangintza eta Ustiaketa Zuzendariarekin izandako bileran gaia berriro ere mahai gainean jarri zen. Gaur bapatean Aldundiak gehienez bi aste iraungo duten egonkortze lanak martxan jarri ditu eta beraz, oinezkoengan eragina izango du:

Astelehena eta asteartea GUZTIZ ITXIKO da bidexka.

Asteazkenetik aurrera LANEAN ARI DIRENEAN EZIN IZANGO DA IGARO (gutxi gora-behera 8:00-16:00). ONDOREN BAI.

Herritarrei sortuko zaizkien eragozpenengatik barkamena eskatzen du Udalak.


X