(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

Mintzaldia: Elkano ala Elkanoak Historia, Memoria eta Kontaerak

Mintzaldia: Elkano ala Elkanoak Historia, Memoria eta Kontaerak

Elkano Fundazioak eta Getariako Udalak, “Mundubiraren ubera” programazioaren barnean, “Elkano ala Elkanoak: historia, memoria eta kontaerak” izeneko topaketa-zikloa antolatu dute, errelato historikoaren eraikuntzaren inguruan hausnarketa bultzatzeko.  Lehen saioa ekainaren 10ean izango da.  Bertan parte hartuko dute UPV/EHUko filosofia-irakasle Ekai Txapartegi (“Elkanoko Juan Sebastian. Berpizkundeko humanista utopikoa”) eta Euskal Itsas Museoko zuzendari Xabier Alberdi (“Elkanorena kasualitate izan al zen?”), Xabier Kerexetak, historialaria eta Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroan etnografoak, dinamizatuta. Euskaraz. Mahai-ingurua Getariako Iturzaeta aretoan izango da, 19:00etatik 20:30era. Modu presentzialean bertaratzeko, beharrezkoa da aurretiaz Getariako turismo bulegoan izena ematea. Fundazioaren Youtube-ko kanalaren bidez ere zuzenean jarraitzeko aukera egongo da.

 


X