(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

2024 urterako aurrekontuak onartu dira osoko bilkuran

2024 urterako aurrekontuak onartu dira osoko bilkuran

Astearte honetan, azaroak 28, arratsaldeko 19:00etan osoko bilkura izan da Getariako Udaletxean. Gai zerrendan hirigintza, zerbitzuak eta ingurumeneko 3 puntu eta ogasuna eta kontuetarako bereziko 6 puntuk osatu dute. Bertan 2024 urterako aurrekontu orokorrak onartu dira besteak beste.

  1. Hirigintza, zerbitzuak eta ingurumena
  • 2024 ekitaldirako taxi tarifak onartzea

Irizpenaren onarpena: 11 aldeko boza (6 EH Bildu eta 5 EAJ)

  • Elkano monumentuaren mantenimendu gastuen konpentsaziorako hitzarmena

Irizpenaren onarpena: 11 aldeko boza (6 EH Bildu eta 5 EAJ)

  • Arau subsidiarioaren aldaketa puntuala: parte hartze prozesuan berri eman osoko bilkurari (alkate dekretu bidez martxan jarriko da)
  1. Ogasuna eta kontuetarako berezia
  • 2024 urterako ordenantza fiskalen behin betiko onarpena (alegazioak onartu ala ukatu)

Irizpenaren onarpena: 11 aldeko boza (6 EH Bildu eta 5 EAJ)

  • 2024 urterako aurrekontu orokorra onartzea

Irizpenaren onarpena: 6 aldeko boza (EH Bildu) 5 kontrako boza (EAJ)

  • Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoan diharduten langileen ordainsarien % 0.5eko igoera

Irizpenaren onarpena: 11 aldeko boza (6 EH Bildu eta 5 EAJ)

  • Zarautz Jauregiko faktura zerrenda

Irizpenaren onarpena: 11 aldeko boza (6 EH Bildu eta 5 EAJ)

  • Zarautz Jauregiko proiektu museografikoa esleitzeko espedientearen onarpena

Irizpenaren onarpena: 11 aldeko boza (6 EH Bildu eta 5 EAJ)

  • Alkateari baimena ematea Zarautz Jauregiko proiektu museografikoaren espedienteari dagozkion izapide administratiboak egiteko

Irizpenaren onarpena: 11 aldeko boza (6 EH Bildu eta 5 EAJ)

*Argazkia: Artzape


X