Getariako Udala - 29/11/2023 / 09:08:04
Atzo aurkeztu zen, IDAZLEENTZAKO SORMEN-EGONALDIAK GETARIAN egitasmoa liburutegian. Getariako Udalak herriko ostatuekin lankindetzan, sormen-egonaldiak egiteko aukera eskainiko diete idazleei. Helburua, euskal idazleek herrian ostatua hartu eta bertan lan egiteko aukera izatea da, euren sormen-lana kontzentratuta eta distraziorik gabe lan egin dezaten.
Honakoak dira parte hartuko duten ostatuak: Saiaz hotela, Epotx-etxea landetxea, Katu kale apartamentuak, San Prudentzio hotela eta Getaria apartamentuak.
- Nork eska dezake: Euskal idazleek (literaturgileek, kazetariek, gidoilariek…), euskarazko idatzizko sormen lan bat (fikziozkoa edo ez-fikziozkoa) garatzeko.
- Deialdira aurkezteko epea: Interesa duten idazleek abenduaren 31a baino lehen aurkeztu beharko dute eskabidea.
- Idazleen betebeharrak:
- Beren lanaren azken emaitzan, egonaldiari aipamena egingo diete, lanaren parte bat non garatu zuten adieraziz.
- Lana kaleratzean, Getarian aurkezpen bat egitera konprometituko dira.
- Eskatzaileek aurkeztu beharrekoa:
- Idazleak egonaldian landuko duen proiektuaren azalpena eta lanaren garapen/fasea (txosten laburra: 1-2 orrialde).
- Eskatzailearen curriculuma.
- Idazle bakoitzak zein egonaldi interesatzen zaion zehaztu beharko du (eskabide bat baino gehiago egin daiteke, epaimahaiak erabakiko du zein idazleri egokituko zaion egonaldi bakoitza)
- Eskabideak emailez bidaliko dira kultura@getaria.eus edota infoturismo@getaria.eus helbidera, mezuaren gaian “Idazleentzako egonaldiak” jarrita.
- Hautaketa: Udalak egingo du aurkeztutako-proiektuen arteko hautaketa eta hautaturiko idazleei 2024ko urtarrilean jakinaraziko die. Une horretatik aurrera, ostalariak jarriko dira harremanetan euren etxean ostatu hartuko duen idazlearekin.
- Epaimahaia eta hautaketa-irizpideak:
Epaimahaia segidako lagunek osatuko dute:
-
- Uxue Alberdi (idazlea)
- Ekaitz Esteban (kultura zinegotzia)
- Imanol Agirre (GAROA liburu-denda)
- Marivi Aranguren (udaleko teknikaria)
Hautaketan kontuan hartuko dira:
-
- Proiektuaren interesa, bideragarritasuna eta kalitatea
- Egonaldien erdiak, gutxienez, emakumezko idazleentzat izatea.
- Urteko hiru egonaldietako bat 35 urtetik beherako idazle batentzat izatea (eskatzaileen artean 35 urtetik beherakorik ez balego, adin horretatik gorakoei emango litzaieke).
Idazleentzako egonaldiak Getarian Izen-ematea eta baldintzak