Getariako Udala - 09/05/2018 / 21:03:47
Ast, 09/05/2018 – 21:03
Badator udara eta honekin batera Urritza aisialdi elkarteak urtero antolatu ohi dituen udalekuak.
Izen emateko epea, maiatzaren 14tik 20ra bitartean izango da zabalik eta Getariako Katxopa gazte lekuan izango duzue horretarako aukera:
– Astelehen eta asteazkena: 15:45-19:00
– Ostirala: 16:30-20:30
– Larunbata: 12:00-14:00/16:30-20:30
– Igandea: 16:30-20:00
Edozein zalantza izanez gero, urritza.ae@gmail.com helbide elektronikoaren bidez zein 688712510 telefono zenbakira deitu edo idatzita jar zaitezte gurekin harremanetan.
Aurten ere udara ahaztezin bat igarotzeko irrikitan gaude. Bazatoz?
URRITZA AISIALDI ELKARTEA