(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

‘BIRA BAT, 100 MUNDU’ LELOPEAN OSPATUKO DA IRAILAREN 6AN ELKANOREN LEHORRERATZEA

‘BIRA BAT, 100 MUNDU’ LELOPEAN OSPATUKO DA IRAILAREN 6AN ELKANOREN LEHORRERATZEA

‘Bira bat, 100 mundu’ lelopean ospatuko da datorren irailaren 6an Elkanoren Lehorreratzea Getarian. Aurten 100 urte beteko dira lehen aldiz egin zenetik eta 500 lehen mundubira osatu zenetik.

Aurten, Lehorerratzeak jatorrizko data berreskuratuko du. 1922an lehen aldiz antolatu zenean, Elkano eta hiru urteko bidaiari eutsi zioten gainontzeko tripulaziokideak Sanlucar de Barramedara itzuli ziren eguna errespetatuz antolatu zen –aurrerago abuztuan egiten hasi bazen ere. Ordutik, antzezlan historikoa lau urtetik behin ospatu da, ehunka getariarren auzolanari esker. Ospakizunaren testuinguruan, jatorrizko data berreskuratuko da –egun hau jaiegun izendatu da Euskal Autonomia Erkidegoko egutegian.

Euskadik Fitur Nazioarteko Turismo Azokan duen gunean Elkanoren Lehorreratzea aurkezteko aukera izango du gaur Getariako Udalak. Bertara eraman ditu Haritz Alberdi alkateak edizio berezia ezagutzera emateko sortu den irudia eta leloa, ‘Bira bat, 100 mundu’. Ane Pikaza ilustratzaileak egin ditu irudiak, Julen Larruskainen zuzendaritzapean.

Elkarrizketa-foro desberdinetatik ateratako ondorioak biltzen dituen txostena udalaren webgunean dago eskuragarri

Atxikitako irudian, udal ordezkariak eta parte hartze prozesuan aritu diren hainbat herritar, ‘Bira bat, 100 mundu’ lelopean ospatuko den aurtengo Lehorreratzearen kartelarekin.


X