Katrapuna plazako kantina kudeatzeko eskaera egiteko epea irekiko da astelehenean
Posted in Albisteak
Getariako Udala - 03/03/2023 / 12:51:16
Aurten ere, kantina-zerbitzua kudeatzeko aukera irekiko du Getariako Udalak Katrapuna plazan. Zarautz Jauregiaren obrak direla tarteko, momentutxo batzuetan zerbitzua egokitu egin beharko bada ere, ia-ia normalidadean eman ahalko da zerbitzua. Ekainaren 1ean irekiko da kantina eta 5 hilabetez zabalik egoteko aukera izango da.
Interesatuek 2023eko martxoaren 6tik martxoaren 27ra bitartean, biak barne, izango dute epea proposamenak aurkezteko.
Informazio guztia: KATRAPUNA KANTINA