Getariako Udala - 02/03/2020 / 14:40:40
Ast, 02/03/2020 – 14:40
Emakume helduentzat tailerra: aurretik egindako beste ikastaroei jarraipena ematea, emakumeen arteko sareak eta ahalduntze prozesua sustatzen jarraitzeko.
Aurreko urtetan ez baduzu parte hartu, ANIMATU!!!!!!
GAIA: Bakoitzaren bizitza eta bizipenetik abiatuz, hitza eta gorputza inplkatzen duten dinamikak erabiltzea.
Izenako emateko epea zabalik dago martxoaren 11 arte, Getariako Udaletxean edo 943896024/gizartekintza@getaria.eus posta elektronikoan.
Ikastaroa dohainik izango da, Ulpiano Aretoan, Sheila Melcon, Sortzen kontsultoriako adituarekin.
Egutegia (beti asteartetan) eta saioak.
– Martxoak 17 eta 31
– Apirilak 21
– Maiatzak 5
– Ekainak 2