(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

KZgunea ZUZENEKO HITZALDIAK

KZgunea ZUZENEKO HITZALDIAK

Ost, 11/09/2020 – 13:05, KZgunea ZUZENEKO HITZALDIAK, Getariako Udala

Oporretatik bueltan, KZgunean zuzeneko hitzaldiekin jarraituko da YouTube KZguneaTIC kanalaren bidez. Berrikuntza gisa, astero IKTei buruzko hitzaldi berriak izango dira, euskaraz eta gaztelaniaz, 30 minutukoak.

Gure zuzeneko hitzaldietara joateko, interesa duten pertsonek Interneterako konexioa baino ez dute behar, YouTubeko ekitaldirako sarrera librea izango baita (ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea).

Gogora dezagun, gainera, hitzaldi guztiak YouTubeko gure kanalean grabatuta geratuko direla, beste edozein momentutan ikusteko.

Iraileko urruneko hitzaldien plangintza honako hau da:

1. astea: 1G, 2G, 3G… Zer da?
– Irailak 8, 11:00 – 11:30. Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.
– Irailak 10, 11:00 – 11:30. Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.

2. astea: Ludifikazioa, dena da hobea jolasten
– Irailak 15, 18:00 – 18:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.
– Irailak 17, 18:00 – 18:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.

3. astea: Google Lens. Gure kamerarekin bilatu
– Irailak 22, 11:00 – 11:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.
– Irailak 24, 11:00 – 11:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.

4. astea: Argazki mugikorreko aholkuak
– Irailak 29, 18:00 – 18:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.
– Urriak 1, 18:00 – 18:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.

Zuzeneko urrutiko hitzaldien zerbitzuari buruzko informazio guztia eskuragarri duzu hemen.

KZgunea

X