(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

Gastronomia

GETARIA PLANAK


4.PLANA  GASTRONOMIA

Goizean, ibilaldi bat egin mahastietan zehar, ia une oro itsasoa ikusteko aukera daukazu. Ondoren, bisita gidatuaz gozatu ahal izango duzu horretan aritzen diren edozein txakolindegitan. Ondoren, txakolina dastatu ahal izango duzu, txakolindegiak berak eskainiko digun pintxoarekin batera. Gero, Getariako alde zaharrera ibiltzen joan, Txakolinaren Ibilbidetik edo Done Jakue bidetik bat egiten duen ibilbideetatik. Han, getariarren poteo-gune nagusiaz goza dezakezu, eta pintxo ugari dastatu ahal izango dituzu inguru horretako establezimenduetan. Portuko eremura ere joan zaitezke, eta bertan, zortea izanez gero, ontziren bat arraina deskargatzen ikusteko aukera izango duzu. Bazkaltzeko orduan, parriladun jatetxeetako arrainetaz gozatu beti txakoliaz lagunduta. Gure herriko bisita amaitzen duzunean, ez ahaztu gure gastronomiaren zati txiki bat eramateaz, gure txakolina edo kontserbak eramanez.

X