(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

Ibilbideak

GETARIA PLANAK


7.PLANA  IBILBIDEAK

Zumaiako Txakolinaren Ibilbidearen hasieratik aterako gara goizean. Mahasti zoragarrien artean doan eta itsasoa beti atzean duen bidezidorra jarraituko dugu. Getariara iristean, alde zaharreko edozein jatetxetan jango dugu, indarberritzeko oso aproposak direnak. Bazkalostean, Done Jakue bidea jarraituko dugu Zarautzeraino, eta Getariara itzuliko gara, Kostaldeko Bidetik, Bale Atalaien  ibilbidetako  bat jarraituz. Txangoarekin amaitzeko pintxo bat hartuko dugu eta ondoren zure bisitaren oroigarri txiki bat eraman, txakolin botila bat edo kontserbaren bat izan daitekeenak.

X