(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

CRISTOBAL BALENCIAGA MUSEOA

GETARIA PLANAK


3.PLANA  CRISTOBAL BALENCIAGA MUSEOA

Lehenik eta behin,  arrantza-portutik zehar abiatuko gara, San Anton mendiari esker itsasotik barrena datozen haizeetatik babestuta. Oinez jarraituko dugu modako jenio batek utzitako ondareraino: Cristobal Balenciaga Museoa. Maria Kristina Austriakoaren mailako bezero fin eta dotoreak izan zituen gure jostun getariarrak, eta Pariseko goi-mailako joskintzan mito bihurtu zen. Eguerdian, parrilan egindako produktuak dastatu dezakegu herriko edozein jatetxetan, Getariako Txakolinarekin batera. Bukatzeko, alde zaharretik paseotxo bat emango dugu, eraikin historikoak ikusteko eta haien historia ezagutzeko

X