(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

ETENGABEKO IKASKUNTZA – IKASTARO BERRIA: “EGUNEROKOTASUNERAKO KONPETENTZIA DIGITALAK: ARRAKALA DIGITALA MURRIZTEN”

ETENGABEKO IKASKUNTZA – IKASTARO BERRIA: “EGUNEROKOTASUNERAKO KONPETENTZIA DIGITALAK: ARRAKALA DIGITALA MURRIZTEN”

Cebanc elkarteak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin lankidetzan, ikastaro berri bat antolatu du Etengabeko Ikaskuntzako Proiektuen programaren barruan, Getarian.

  • EGUNEROKOTASUNERAKO KONPETENTZIA DIGITALAK: ARRAKALA DIGITALA MURRIZTEN, maiatzaren 18tik ekainaren 13ra (20 orduko ikastaroa)

Izen-ematea erabat doakoa da, eta Getariako udaleko kultura sailean, udaletxean, eman behar da izena.

Izena emateko epea zabalik dago, maiatzaren 12ra arte. Plaza mugatuak.

  • Noiz: maiatzaren 18tik ekainaren 13ra (20 ordu)
  • Eguna: asteartea eta osteguna, 17:00etatik 19:30era.
  • Nori zuzendua: 55 urtetik gorako pertsonak, jubilatuak eta pentsionistak.
  • Doakoa. Plaza mugatuak.
  • Non: Itsas-Etxe elkartea
  • Izena emateko epea: maiatzaren 12a arte


X