(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

FakturaBai tresnaren erabilpenerako prestakuntza

FakturaBai tresnaren erabilpenerako prestakuntza

FakturaBAI Gipuzkoako Foru Aldundiak TicketBAI sistemaren baldintzak betetzen dituzten fakturak jaulkitzeko Gipuzkoako pertsona eta erakundeen eskura jartzen duen doako web aplikazioa da. Urola Kostako Udal Elkarteak aukera eskaini nahi die TicketBai sisteman sartzera behartuta dauden negozioei tresna hau ezagutzeko eta bere erabilpena ikasteko.

 

Erakunde onuradunak

-Ekintzaileak
-Autonomoak
-10 langile baino gutxiagoko MikroETEak (25 langile baino gutxiago, industria jardueren kasuan eta hauekin lotura duten zebitzuen kasuan)

Beti ere, era esklusiboan merkataritza edo eta ostalaritza alorrean ez badira aritzen.

Data: 2022ko azaroak 11 (ostirala). 9:30tatik 11:30tara

Formatua: Aurrez aurrekoa (Urola Kostako Udal Elkartaren egoitza nagusian)

Taldeko saioen ondoren, parte-hartzaileek banakako tutoretza-saio bana izateko aukera izango dute. Horretarako, Udal Elkartearen instalazioak izango dituzte eskura, dagokion eskaera egin ondoren.

Izen emateak: enpresa@urolakosta.eus Mezuan adierazi mesedez:

  • Empresaren izena
  • IFK
  • Emaila
  • Kontaktuko pertsona
  • Telefonoa

Izena emateko epea: azaroaren 7a.

 

Bide batez, mezu honen bidez gogorarazi nahi da kenkariak eskuratu daitezkeela Ticketbai-ra egokitzeko egin beharreko inbertsioengatik (ordanagailuak barne). Kenkari horien zenbatekoa handiago da borondatezko epean bat eginez gero TicketBai sistemarekin.


X