(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

San Prudentzio – Askizura doan bidegurutzea eraikitzeko proposamena proiektatuta dago

San Prudentzio – Askizura doan bidegurutzea eraikitzeko proposamena proiektatuta dago

Getariako Udalak auzoetan urtero egiten dituen bileretan irten ohi den gaia da; izan ere, Aldundiko errepide-sailarekin irtenbidea bilatzeko eskatzen dute.

Getariatik industriagunera edota auzoetara joateko, ibilgailuek debekatuta dute zuzenean ezkerretara hartzea. Aurrerago dagoen noranzko-aldaketan buelta ematea ezinbestekoa da leku horietara iristeko.

Pasa den urtean, Getariako Udalak, gaia mahai-gainean jarri eta irtenbideak aztertzen hasteko, proposamen bat bidali zion Aldundiari. Bada, Aldundiak Udalari aditzera eman dionez, irtenbidea proiektatuta dute. Zehazki, beste horma bat eraikiko lukete inguru horretan, kostaren aldean, eta, horrela, itxarote-erraia atera. Halere, Gipuzkoako Itsasertz Zerbitzua Getariatik Zumaiara espaloi bat eraikitzeko aukera aztertzen ari denez, esku-hartze hori aipatutako proiektu horren nondik-norakoak argitu zain geratuko da.

Getariako Udalaren ustez, albiste pozgarria da; izan ere, auzotarren eta langileen joan-etorria erraztuko luke, eta seguruago egin; horrez gain, hainbat urtetako eskaerari bide emango lioke.

Getariako Udalak, orain arte bezala, horrelako irtenbideak sustatzen jarraituko du.


X