(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

KATRAPUNAKO KANTINA ERABILI ETA USTIATZEKO ESLEIPENA ATERA DU UDALAK

KATRAPUNAKO KANTINA ERABILI ETA USTIATZEKO ESLEIPENA ATERA DU UDALAK

2024ko otsailaren 20ko Batzorde Informatiboan gaia landu ondoren, 2012tik urtero egiten den bezala, 2024an Katrapuna plazako kantina-zerbitzua ustiatzeko oinarriak publiko egin berri ditu Getariako Udalak.

Oinarri horien arabera, 2024. urteko zerbitzu-denboraldian ere lizitazioaren prezioa 6.000 eurokoa izango da, eta kantina jendearentzat irekita eta zerbitzuan izateko derrigorrezko epealdia 2024ko ekainaren 1etik irailaren 30era artekoa izango da. Hala eta guztiz ere, kantina ustiatuko duten herritarrek 2024ko ekainaren 1etik 2024eko azaroaren 3ra arte irekita izateko aukera izango dute. Getariako euskal jaien asteburuan ere zerbitzua eman ahal izango da.

Horrez gain, eta ohikoa den bezala, eskaintzara bi pertsonak batera aurkeztu beharko dute, eta baldintzak betetzen dituztenen artean zozketa bidez esleituko da ustiapen-zerbitzua.

Aurtengo berritasun nagusia plazan ezartzen diren altzarien kopuruarekin eta kokapenarekin dago lotuta, ireki baino hilabete lehenago, gutxienez, irudi edo grafiko bidez zehaztu beharko baita. Era berea, plazan egingo diren egitasmo kulturalen inguruko zehaztapenak ere ireki aurretik zehaztuko dira.

Kantina ustiatzeko proposamenak martxoaren 4tik 15era aurkeztu beharko dira, Udalaren egoitza elektronikoaren bitartez. Esleipen honekin loturiko agiriak eta dokumentuak Udalaren web-orrian daude, interesdun ororen  eskura.

ADMINISTRAZIO-KLAUSULA ZEHATZEN AGIRIA – 2024 URTEA: KATRAPONA KANTINA 2 (1)


X