(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

UKRAINIAKO GERRA. GETARIAKO UDALAREN ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

UKRAINIAKO GERRA. GETARIAKO UDALAREN ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

Otsailaren 24an, Errusiako presidente Vladimir Putinek Ukrainaren kontrako operazio militar bati ekiteko agindu zuen. Harrezkero, Ukrainako hainbat herri eta hiri errusiar tropen erasoa jasaten ari dira, egoera dramatikoak eraginez bertako herritarren artean.

Getaria jatorri desberdinetako herritarrek osatutako herri anitza da, eta tartean badira ukrainarrak ere. Beren herria jasaten ari den erasoaren ondorioz, gure herrikideak, beste ukrainarrak bezala, une  gogorrak bizitzen ari da une honetan.

Biolentziak herritarren sufrimendua bakarrik eragiten baitu, eta arazoak konpontzeko bidea hitz egitea da. Horregatik Getariako Udalak bere babes osoa adierazten die gure herrikideei.

Horren aurrean, honako hau adierazi nahi du Getariako Udalak:

  1. Getariako Udalak elkartasuna adierazi nahi dio Ukrainako gizarteari, tartean gure herrikideari.
  2. Getariako Udalak Ukrainaren kontrako eraso militarra salatu eta nazioen arteko ezberditasunak modu diplomatikoan konpontzeko deia egiten du.
  3. Getariako Udalak ozen aldarrikatzen du:.
  4. Getariako Udalak diplomaziara itzultzea eskatzen du, bakea berrezartzeko eta ondorio suntsitzaile gehiago saihesteko.

5.-Getariako Udalak, Europar Batasunari eta nazioarteko komunitateari Ukrainarako finantza-laguntza eta laguntza humanitarioa emateko eskatzen die

Horrez gain, Getariako Udalak herritarrak animatu nahi ditu egoeraren harira antolatzen diren ekimen desberdinetan parte hartzera.

Adierazpen instituzionala Getaria – Ukraina


X