Getariako Udala - 22/09/2020 / 10:20:13
Ast, 22/09/2020 – 10:20
2020-2021eko ikasturtea hasi da Getariako Kiroldegian eta haur, heldu zein 3.adinekoentzat prestaturiko ikastaro eskaintza zabala prestatu da. Jarraian azalduko ditugun ikastaro guztiak Urrian hasiko dira martxan eta erabiltzaile berriak gerturatzeko ATE IREKIEN JARDUNALDIAK antolatuko dira Sahatsaga Kiroldegian irailaren 28,29,30 eta urriaren 1ean. Jardunaldi hauek guztiak dohainik izango dira eta ikastaroak erabiltzaileengana hurbiltzeko aukera emango du.
HAURRENTZAT eskainiko diren ikastaroak judoa, zumba eta jolasak eta psikomotrizitatea izango dira, HELDUENTZAT spinninga, aerobik-stepa, yoga, pilatesa, karatea eta krav maga izango dira eta 3. ADINEKOENTZAT urtero martxan dauden goizetako pilates ikastaroak eskeiniko dira.
Getariako kiroldegitik herritarrak ate irekien jardunaldi hauetara gonbidatu nahi ditugu, inongo konpromezurik gabe ikastaro berriak probatu eta parte hartzeko aukera herritar guztiei zabalduz. Ate irekien jardunaldiak ikasturtean zehar ikastaro bakoitzak izango duen ordutegi berdinean izango dira eta ate irekien egunetan proposatu ahalko dituzte ordutegi edota egun berriak erabiltzaileek, denon gustuko ordutegietara moldatuz ikastaro guztiak.
Izena emateko kiroldegira gerturatu edo 943140432 telefonoan izena ematea beharrezkoa da ate irekien jardunaldietarako ikastaro batzuk jadanik irailatik martxan baitaude.