(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

POTZUAGA GAINEKO EREMUAN ARAU SUBSIDIARIOEN ALDAKETA. BILKURA IREKIA EGITEKO DEIALDIA

POTZUAGA GAINEKO EREMUAN ARAU SUBSIDIARIOEN ALDAKETA. BILKURA IREKIA EGITEKO DEIALDIA

Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak, 2008ko uztailaren 15ean egindako bileran, Getariako Plangintzako Arau Subsidiarioen Testu Betegina onartzea erabaki zuen. Arau Subsidiarioak dira herriko hirigintza arauak eta lurzoruaren antolaketa zehazteko erabiltzen den tresna.

Denboran zehar Arau Subsidiarioetan jasotzen diren hainbat eremu garatzen joan dira, Balentziaga edo Sahatsaga esaterako. Nahiz eta azken urteetan hainbat proposamen eta saiakera egon eragile ezberdinen partetik, Potzuaga Gaina eremua Getariako Arau Subsidiarioetan burutu gabe geratu den bakarrenetakoa da.

 Hurrengo urteetako etxebizitza eskariari erantzun egokia emateko helburuarekin, 2023. urtean Getariako Udalak Arau Subsidiarioen Aldaketa Puntuala martxan jarri zuen, Potzuaga Gaineko eremurako. Horretarako, zegokion lehiaketa publikoa izapidetu ondoren, Santiago Peñalba arkitektoak gidatzen lantaldea kontratu zuen Udalak.

 Lurzoru eta Hirigintzari buruzko Legearen zehaztapenei jarraituz , Getariako Udalak Arau Subisidiarioen Aldaketan herritarrek parte hartzeko programa onartu zuen 2023ko azaroan. Aipaturiko partaidetza programaren arabera, dokumentuari hasierako onarpena eman aurretik, hainbat jarduera gauzatu behar ziren, besteak beste, proposamenaren alternatiben zirriborroaren inguruan herriaterrei informazioa helaraztea. Horretarako bilkura publiko eta irekia egiteko deialdia egiten da, honako egunean: 

  • Eguna: Urtarrilak 25, osteguna
  • Kokapena: Ulpiano eraikineko areto nagusia
  • Ordua: 18:30tan

Bilera horretan udal arkitektoaz gain Santiago Peñalba arkitektoa ere bertaratuko da, proposamenaren inguruan argibideak emateko.

1.- 20231213_BORRADOR ALTERNATIVAS_POTZUAGA-GAINA_Eus completo

3.- 20231213_DAE_POTZUAGA-GAINA completo

 


X