(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

KURSAAL ESKURA – MAHLER CHAMBER ORCHESTRA & MITSUKO UCHIDA

KURSAAL ESKURA – MAHLER CHAMBER ORCHESTRA & MITSUKO UCHIDA

KURSAAL ESKURA – MAHLER CHAMBER ORCHESTRA & MITSUKO UCHIDA, pianoa.

Urtarrilak 13 (ostirala, 20:00)

Kursaal Auditorioa

 —- Autobusa izango da doan Getariatik joan nahi dutenentzat

 Saiora joan nahi duten getariarrek autobusa doan izango dute. Saioa 20:00etan hasiko da, eta Zumaiatik abiatuta 18:50an pasatuko da autobus geltokitik.

Prozedura:

Nork bere sarrera erosi behar du

Kontzertura joan nahi dutenek beren kasa erosi behar dute sarrera Kursaalaren webgunean.

Sarrera erositakoan, autobuseko tokia erreserbatu behar da, infoturismo@getaria.eus helbidera idatzita ala 943 14 09 57 telefonora deituta.

Sarrerak hainbat preziotan erosi daitezke, tokiaren arabera.

 

Ordu Gaztea / Langabetuak

Langabetuek eta 30 urtetik beherakoek 3 euroan erosi ditzakete sarrerak. Horretarako, sarrera (autobuseko tokia bezalaxe) erreserbatzea ezinbestekoa izango da (Getaria: 943 140957) telefonora deituta. Behin erreserba eginda, kontzertu/ikuskizuneko egunean bertan, interesduna Kursaaleko leihatilara gerturatu beharko da eta adina (Ordu Gaztea) edo lan-egoera (langabetuak) egiaztatu ondoren, sarrera ordaindu. Lekua leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da.

Autobuserako izena emateko epea (autobusa / Ordu Gaztea) urtarrilaren 9an amaituko da.

Gutxienez 15 pertsonako talde bat ez bada osatzen, eskaintza bertan behera geratuko da (erositako sarreren dirua bueltatuko da, hori gertatuz gero).


X