(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

NAZIOARTEKO III. FLYSCH ORGANO JAIALDIA

NAZIOARTEKO III. FLYSCH ORGANO JAIALDIA

Ost, 29/06/2018 – 09:49

Nazioarteko III. Flysch Organo Zikloko kontzertua egingo da uztailaren 22an Getarian, 20:00etan.

Gipuzkoan dauden organoen garrantzia aditzera emateko asmoarekin, Nazioarteko III. Flysch Organo Zikloa egingo da aurten.

Getarian uztailaren 22an izango da kontzertua, parrokian.

Hau da jaialdiaren egitaraua:

DEBA, uztailak 1, 20:00etan, Zine musikatua: Metropolis, Fritz Lang. Andra Mari Eliza. Juan de la Rubiak pelikulari musika jarriko dio.

ZUMAIA, uztailak 6, 20:30ean, San Pedro Eliza. Esteban Landarten organo-kontzertua.

MUTRIKU, uztailak 14, 20:00etan, Andra Mari Elizan. Javier Lekunberri oboe joleak eta Raul del Toro organo joleak ongintzazko kontzertua eskainiko dute AFAGIren alde (Alzheimer Gipuzkoa).

GETARIA, uztailak 22, 20:00tan, Salbatore Eliza. Santiago Banda organo joleak eta Quinmmetal taldeak haizea eta metala uztartuko dituzte.

DEBA, uztailak 29, 20:00etan, Andra Mari Eliza. Montserrat Torrent (Barcelona, 1926) organo jole handiak bere ibilbide luzearen azken aurreko kontzertua emango du.


X