(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

SAN ANTON FESTAK

SAN ANTON FESTAK

Ate joka ditugu San Antonak eta datozen egunetan egingo diren ekitaldi desberdinak jakitera emateko atzo, urtarrilak 9, antolatzaileek aurkezpena egin zuten pintatu berri den kiroldegian.

Ekitaldiak urtarrilak 12an hasiko dira, eskuz binakako pilota txapelketarekin. Ondoren, urtarrilak 13an, gazteek antolatutako eguna izango dugu herri bazkari eta hainbat kontzerturekin. Igandea berriz, bertso-saioa izango dugu. Urtarrilak 16, asteartea, haurrei eskainitako eguna izango da. Urtarrilak 17an, San Anton egunean, urteroko ohitura jarraituz txakolina uzta berriaren dastaketa izango dugu. Azkenik, urtarrilak 21 herriko Musika Bandak alaituko du eguna.


X