(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

Oinarri arautzaileentzat informazio-epea martxa da

Oinarri arautzaileentzat informazio-epea martxa da

1.- GETARIAKO EMAKUMEEN MEMORIA HISTORIKOA BERRESKURATZEKO GENERO IKUSPEGIDUN IKERKETARAKO EMANGO DEN IKERKETA BEKAREN OINARRI ARAUTZAILEAK

 Deialdi honen helburu nagusia, Getariako emakumeek historian zehar herriari egindako ekarpenak plazaratzeko ikerketa lana egiteko beka ematea da.

2.- GETARIAKO GOI MAILAKO KIROLARIENTZAKO DIRU-LAGUNTZAK BANATZEKO OINARRI ARAUTZAILEAK

Zehatzago esanda, dirulaguntza hauen helburu nagusia hauxe da:

Herriko bikaintasuneko kirolarien jarduera sustatzea, hau da, kirola egiteko eta bikaintasuna lortzeko aukera ematea beren espezialitatean nazioan edo nazioartean nabarmentzeko gai diren kirolariei, baldin eta hasieratik  alitate ona dutela eta kirol-jardueran bereziki aritzen direla egiaztatzen badute.

 

3.- GETARIAKO 2023-2024 DIRULAGUNTZEN PLAN ESTRATEGIKOA

Getariako udalak, gure gizartearen kohesioa eta partaidetza bermatzeak eta sustatzeak duen garrantziaz jabeturik, herriko irabazi asmorik gabeko entitateei, urteroko aurrekontuen bidez, diru laguntzak jasotzeko aukera eskaintzen die aipatutako hel- buru hauek betetzen dituzten jarduerak gauzatzeko.

4.- EUSKARA IKASTEKO DIRULAGUNTZAK EMATEKO OINARRI ARAUTZAILEAK

Dirulaguntza honen helburua da Getarian erroldatutako herritarrak bultzatzea euskara ikastaroetan parte hartzera; horretarako, Getariako Udalak dirulaguntzak emango dizkie euskaltegi edota barnetegi batean euskara ikasten ari diren Getariako herritarrei.

5.- GARAPEN BIDEAN DAUDEN HERRIALDEETAN LAN EGITEN DUTEN TALDE ETA ERAKUNDEEI DIRU-LAGUNTZAK BANATZEKO OINARRI ARAUTZAILEAK

Erregelamendu honen xedea, garapen bidean dauden herrialdeetako bizilagunen baldintza gizaekonomikoak garatu eta hobetzeko helburua duten legez eratutako Getariako talde eta erakunde edo/ta lankidetza programak antolatu eta garatzeko dirulaguntzak ematea da. Bereziki kolektibo ahulenen kasuak, hala nola, emakumeak eta adingabeak, beren aukeren garapena sustatuz.

6.- GETARIAKO UDALEKO LANGILE PUBLIKO IZATEKO HAUTAPEN PROZESUETAN BITARTEKO ELEKTRONIKOEN BIDEZ HARREMANAK IZATEKO BETEBEHARRA ARAUTZEN DUENA

Baliabide elektronikoak erabiltzea tresna eraginkorra da hautaketa-prozesuak kudeatzeko; izan ere, izangaiei eskaintzen zaien zerbitzua hobetu egiten da, izapide presentzialak eta joan-etorriak saihestuz, eta, aldi berean, azkartasun handiagoa ematen die, izapideen arteko denborak nabarmen murrizten baititu eta, hartara, administrazio eraginkorragoa lortzen laguntzen baitu. Horregatik, komenigarritzat jotzen da Getariako Udalak deitutako hautapen prozesuetan interesa duten pertsonak bitarteko elektronikoen bidez soilik erlazionatzea, eta hori gero eta ohikoagoa da.

Informazio guztia: https://partaidetza.getaria.eus/eu/

 


X