(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

Getariako Ereserkiak aldaketa bat izan du inklusiboago egiteko

Getariako Ereserkiak aldaketa bat izan du inklusiboago egiteko

Badira urte batzuk egungo Getariako Ereserkia parte hartze prozesu bidez aukeratu zenetik. Orduztik, urtero hainbat alditan abesten da Getarian.

2023an herritar batek ereserkia inklusiboago egiteko proposamen bat luzatu zion Udalari, berdintasuna txertatzeko asmoz. Aldaketak hitz bat aldatzean datza, “arrantzale, itsasgizon” ordez, “saregile, arrantzale” izatera aldatzean hain zuzen ere.

Udalak proposamena aztertu eta ereserkiaren eta letraren egileekin kontrastatu du, hauen oniritzia jaso duelarik. Horrela, 2024ko martxoak 26ko osoko bilkuran Getariako Ereserkiaren aldaketa onartu da aho betez. GETARIAKO ERESERKIA

 


X