(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

Bizikletak garbitzeko eta konpontzeko gune berria

Bizikletak garbitzeko eta konpontzeko gune berria

Garbiketa gunea:

Getariako Udalak bizikletak garbitzeko gune bat egokitu du Sahatsagan nahi dutenek bizikleta doan garbitu ahal izan dezaten. Bertan iturri bat dago eta bizikletentzako 3 euskarri erosoago garbitzeko.

Urarekin arduraz jokatzeko eskatzen zaie erabiltzaileei. Gainera, ezin da xaboirik eta bestelako substantziarik erabili.

Gune berri hau instalatu da aire libreko jarduera fisikoa sustatzeko eta hain zabalduta dagoen mendiko edota errepideko bizikletan ibiltzen diren herritarrei zerbitzu osagarri bat eskura jartzeko asmoz.

Bizikletak konpontzeko gunea

Halaber, gunean bertan erreminta totem bat instalatu da, bizikletak mantentzeko zenbait elementu herritarren esku jartzearren:

Balbula-mota askotara egokitzen den bonba, hiru desmuntagarri, alikate lauak, giltza zabalgarria, giltza finkoa, allen giltzen sorta, torx giltzen sorta eta bihurkina.

Instalazio berri honek bizikleta prestatzeko aukera paregabea ematen du, baina funtsean, bi ekipamendu hauen helburua haratago doa; izan ere, bizikleten mugikortasunaren alorrean berrikuntza izanda, bizikleta erabiltzearen aldeko kontzientziazio lan handia egiten laguntzen du.

 

 

 


X