(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

AMAITU DA DENBORALDIA KETA BABYAUTORENTZAT

AMAITU DA DENBORALDIA KETA BABYAUTORENTZAT

Ast, 26/05/2014 – 02:00

Luzea, zaila eta astuna egin zaie getariarrei baina esperientzia hartzeko balio izan die gutxienez. Maila galdu lehen taldeak. Lesioek ez dute errespetatu taldea urte osoan zehar eta bigarren itzuli oso kaxkarra jokatuta amaitu dute urtea. Hala ere, taldeko giro onak eta zaletuek hor iraun dute urte osoan zehar eta amiera arte jardun dute lanean denek.Azken porrota Azkoitian jaso zuten Anaitasunaren aurka 2-1 galduta. Lehen zatian izan ziren gol guztiak eta getariarren aldetik Mikel Agirre gaztea izan zen goleatzailea. Agirrez gain, bigarren taldetik beste hiru gazteek  ere debuta egin zuten,  Jon Gerekak, Patxi Berasaluzek eta Markel Iribarrek.Orain atseden hartu eta hurrengo denboraldia prestatzen hasteko garaia da. Klubak partida guztietan hor egon diren zaleak eskertu nahi ditu eta nola ez, taldeak dituen bazkide guztiak. Eskerrik beroenak BabyAuto, Salanort eta Mokoroa txakolinari aurten ere taldearekin izateagatik eta baita beraien hondar alea jarri duten guztiei ere. Datorren denboraldian itzuliko dira eta Ketarekin futbolean jokatu nahi duenarentzat ateak guztiz irekita daude. Informazio gehiago ketaft@getaia.com helbidean edo 646795221 telefonoan.


X