(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

2024ko aurrekontu partehartzaileak

2024ko aurrekontu partehartzaileak

2024ko aurrekontuak prestatzeko momentua iritsi da eta Getariako Udalak herritarrekin elkarlanean egin nahi duen parte-hartze prozesua martxan jarri du. Aurrez egin izan den moduan, getariarren ideiak, proposamenak eta beharrizanen berri izatea da helburua.
Nola ekin daitezke ekarpenak?
  1.  Jarraian bete ahal izango den galdetegiaren bitartez nahi beste ekarpen egin ahal izango dira, herriaren interesekoak diren hainbat alorren inguruan. 2024ko AURREKONTU PARTEHARTZAILEAK (google.com)
  2. Parte hartzea paperean egin nahi izanez gero, gerturatu Udal bulegoetara.
Galdetegia urriaren 16tik 22ra bitartean egongo da zabalik, biak barne.
Honetaz gain, auzoetan zuzeneko bi batzar deialdi egingo ditugu:

– Azaroak 8 Miako Elkartean 20:00etan

– Arazorak 9 Askizuko Elkartean 20:00etan


X