(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

Astelehenean jarriko dira martxan Malkorbeko aldapako eta Gaztetape inguruko irisgarritasuna hobetzeko obrak.

Astelehenean jarriko dira martxan Malkorbeko aldapako eta Gaztetape inguruko irisgarritasuna hobetzeko obrak.

Getariako Udalak aurtengo legealdirako Irisgarritasun Planean jasotakoa betetzeko beste urrats bat da, alde zaharreko kaleetako zenefekin batera.

Lan hauek hondartzetara sartzeko espaloiek, irisgarritasunaren arloan dituzten gabeziak konponduko dituzte; espaloiak egokituko dira, kale-argiak espaloien alboko hormetara edo alboetara mugituz eta horrela, espaloien irisgarritasuna hobetu eta ibilbide osoan espaloiaren zabalera osoa mantenduko da.

Proiektuaren beste helburua, gure herriak trantsizio energertikoan beste hurrats bat emango du. Izan ere, Malkorbeko aldapan eta Gaztetape inguruan 47 farola edo  kale–argi berri jarriko dira hobekuntza energetikoa bultzatuz eta Efizentzia Energetikorako normatiba betez. Jatorrizko argiak kontsumo txikiko LED motako luminariekin ordezkatuz direnez eta farolen mantenua txikiagoa denez, urtero Udalak nabarmen aurreztuko du dirua.

Azkenik aipatu, Malkorbeko aldapan landare-itxituran hutsune batzuk daudela eta landare-hesia osatzeko landaketa puntualak egingo direla modu horretara hesi-naturalaren itxura hobetuz eta oinezkoen segurtasun sentsazioa handituz.

Getariako Udalarek, udal teknikariekin elkarlanean, herriko MOMA arkitekturari eskatu zion  proiektua idazteko. Bere exekuzioa esleipena irabazi zuen ART enpresak egingo du 156.576 €ren truke. Oinezkoei eragina gutxitzeko obra zati txikitan eramango da aurrera eta gehienez ere 12 asteko iraupena izango du.


X