(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

Udaletxearen eraberritze lanak aurerra jarraitzen dute.

Udaletxearen eraberritze lanak aurerra jarraitzen dute.

Udaletxearen zaharkitze egoeraren aurrean 2021ko aurrekontuetan bi esku-hartze egitea aurreikusi zen .; alde batetik, zaharkiturik zeuden leihoak berritzea eta bestetik, Udal fatxadaren saneamendua.

  • Leihoei dagokionean, pvc eta egurrezkoak jarri dira, fatxadaren arabera. Zeuden leihoak urte
    asko zituzten eta eraikinaren isolamenduan, eta beraz, aurrezte energetikoan, hutsune
    nabarmenak atzematen ziren. Pvc-ko leihoak Aranzubik jarri ditu, 15.469,09 eurotan, egurrezkoak berriz Baltzolak 18.511,79 €.
  • Fatxadan egingo diren lanek eraikinak leku batzuetan dituen hezetasunekin amaitu, herritarrentzat arriskutsuak izan daitezkeen zati batzuk berritu eta eraikinaren itxura hobetzea bilatzen dute. Aztarnak enpresak egingo ditu obra hauek eta 30.429,94 euroko aurrekontua dute.

X