(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

Arkitekto plazaren 1.azterketaren behin betiko emaitzak

Arkitekto plazaren 1.azterketaren behin betiko emaitzak

Gaur argitaratu da Udaleko webgunean Arkitekto plazarako lehenengo azterketa teorikoaren behin betiko puntuazioak. Oposizioko lehen ariketa honek guztira 20 puntu balio ditu eta gainditzeko beharrezkoa zen gutxienez 10 puntu lortzea. Orotara, 21 izengaiek gainditu dute lehengo azterketa teoriko hau eta 19 kanpo gelditu dira, ez dutelako gutxieneko puntuazio hori lortu. Behin behineko puntuazioei buruz, 14 alegazio jaso ziren eta alegazio horiei erantzuteko IVAP-ek proposatutako ebazpenak onartu egin ditu Epaimahaiak.

Bestetik, 2022ko otsailak 21ean ospatutako Epaimahaikideen bileraren ostean, erabaki da 2022ko maiatzeko lehen hamabostaldian egitea 2.azterketa praktikoa. Bigarren azterketa honek 45 puntu balioko ditu guztira eta gutxienez 22,5 puntu beharko dira berau gainditzeko.


X