(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

“MAGNIFICAT”, BACH KONTZERTURA JOATEKO AUTOBUSA KURSAAL-ERA

“MAGNIFICAT”, BACH KONTZERTURA JOATEKO AUTOBUSA KURSAAL-ERA

Abenduak 23 (larunbata, 19:30)

Kursaal Auditorioa“MAGNIFICAT”, BACH

Netherlands Bach Society

Alex Potter, kontratenorra eta zuzendaria.

Miriam Feuersinger, Kristen Wittmer, Thomas Hobbs, Stephan MacLeod, bakarlariak.

Egitaraua: “Magnificat” Bach y obras de Schein, Michael, Strungk, Lassus, Kuhnau…

Gabon giroko saio burutsu honetan, Alex Potter abeslari eta zuzendariak Bachen lehen aurrekoetatik “Magnificat” maisura gidatuko du entzulea. Ilunpetik argirako ibilbide musikal honetan, Gabonen aurrerapena eta alaitasuna entzungo ditugu.

Sarrerak: 55 / 44 / 35 / 28 / 11 / 3* € (Ordu Gaztea)Prozedura:– Interesdunek Kursaal Elkarguneko web orria bitarteko dela erosi beharko dute kontzerturako sarrera: [www.kursaal.eus]www.kursaal.eus– Behin sarrera erosita, interesdunek, nahitaez, euren autobuseko tokia erreserbatu beharko dute: infoturismo@getaria.eus / 943 140957– Autobusa ordutegia: 18:20, autobus geltokitik.Ordu Gaztea/Langabetuak: langabetuek eta 30 urtetik beherako interesdunek, sarrerak 3 euroko prezioan erosi ahal izango dituzte. Horretarako sarrera (autobuseko tokia bezalaxe) erreserbatzea ezinbestekoa izango da (Getaria: 943 140957). Behin beharrezko erreserbak eginda, kontzertu/ikuskizuneko egunean bertan, interesduna Kursaaleko leihatilara gerturatu beharko da eta bere adina (Ordu Gaztea) edo lan egoera (Langabetuak) egiaztatu ondoren, sarrera ordaindu (sarrera hauen kokapena egun horretan leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da).– Izena emateko epea (autobusa / Ordu Gaztea) abenduak 18an amaituko da.


X