(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

GETARIAKO UDALAREN ADIERAZPEN INSTITUZIONALA MELILLAN MUGAN GERTATUTAKOAREN INGURUAN.

GETARIAKO UDALAREN ADIERAZPEN INSTITUZIONALA MELILLAN MUGAN GERTATUTAKOAREN INGURUAN.

Joan den ekainaren 25ean, Espainiako Estatuko hegoaldeko mugaren historiako hondamendi humanitario larrienetako bat bizi izan zen. Gutxienez 37 pertsona hil dira, GKEen arabera, eta dozenaka zauritu Melillara iristen saiatzean, indarkeria-irudi basatiekin, beroan itzulketekin eta migrazio-agintarien aldetik Giza Eskubideen urraketa larriekin.
Testuinguru horretan, Espainiako presidenteak adierazpen onartezinak egin zituen egindako jarduerak ulertu eta babestuz, eta Espainiako eta Marokoko segurtasun-kidegoek egoera ondo konpondu zutela adierazi zuen.
Hau horrela, Getariako Udalak hurrengoa adierazten du:
1.- Getariako Udalak, bere atsekabea eta salaketa irmoa adierazten du joan den ekainaren 25ean Melillako mugan gertatutakoagatik, eta elkartasun osoa adierazten die poliziaren jardun basatiaren ondorioz hildako edo zauritutako Saharaz hegoaldeko pertsonen familiei.
2.- Getariako Udalak, Ikerketa berehalakoa eta independentea eskatzen du, gertakariak argitzeko, erantzukizunak garbitu eta biktimen erreparaziorako neurriak ezartzeko.
3.- Getariako Udalak, hildakoen gorpuak berreskuratzea, identifikatzea eta jatorrizko herrialdeetara aberriratzea eskatzen du, familien nahiak errespetatuz.
4.- Getariako Udalak adierazi nahi du, halaber, erabat gaitzesten ditugula migrazioaren eta asiloaren arloan Europak eta Espainiak gaur egun dituzten politikak, mugak militarizatzeari eta kanpora ateratzeari buruzkoak.
5.- Getariako Udalak eskatzen du,legezko bide seguruak ezartzea, migratzaile guztien duintasuna eta giza eskubideekiko errespetua bermatzeko.
6.- Getariako Udalaren ustez, Europar Batasunak migrazio-politika koherente eta bateratua ezarri behar du, eta asilo- eta babes-politika giza eskubideen errespetuan oinarritua.
7.- Getariako Udalak Mugetara iristen diren migratzaileen erantzukizunak eta kudeaketak EBko kideen artean komuna, arduratsua eta solidarioa izan behar duela uste du.
8.- Azkenik, Getariako Udaletik berretsi egiten dugu giza eskubideetan oinarritutako migrazio-politikak bultzatzea, eskuin muturreko ideologiek bultzatutako diskurtso xenofoboen eta praktika autoritarioen aurrean.

Getarian, 2022ko uztailaren 7an

EH BILDU eta EAJk sinatuta

Melilla adierazpena sinatuta


X