(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

ETENGABEKO IKASKUNTZA – IKASTARO BERRIA: “TELEFONO MUGIKORREN ERABILERA OPTIMIZATZEA”

ETENGABEKO IKASKUNTZA – IKASTARO BERRIA: “TELEFONO MUGIKORREN ERABILERA OPTIMIZATZEA”

Cebanc elkarteak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin lankidetzan, bi ikastaro  antolatu ditu Etengabeko Ikaskuntzako Proiektuen programaren barruan, Getarian.

  • DIETAK ETA SUKALDARITZA OSASUNGARRIA, otsailaren 21etik martxoaren 16ra (20 orduko ikastaroa) – AMAITUTA!!!
  • TELEFONO MUGIKORREN ERABILERA OPTIMIZATZEA, apirilaren 24tik maiatzaren 22ra (20 orduko ikastaroa)

Izen-ematea erabat doakoa da, eta Getariako udaleko kultura sailean, udaletxean, eman behar da izena.

Bigarren ikastaroan izena emateko epea zabalik dago, apirilaren 10a arte. Plaza mugatuak.

“OPTIMIZAZIOA SMARTPHONE TELEFONO MUGIKORREN ERABILERAN”

  • Noiz: apirilaren 24tik maiatzaren 22ra (20 ordu)
  • Eguna: astelehena eta asteazkena, 17:00etatik 19:30era.
  • Nori zuzendua: 55 urtetik gorako pertsonak, jubilatuak eta pentsionistak.
  • Doakoa. Plaza mugatuak.
  • Non: Itsas-Etxe elkartea
  • Izena emateko epea: apirilaren 10a arte

 


X