(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

GETARIAKO GURASO ESKOLAN IZENA EMATEKO EPEA IREKI DA

GETARIAKO GURASO ESKOLAN IZENA EMATEKO EPEA IREKI DA

Guraso eskola

Jaio eta hasierako urteek garrantzia gero eta nabarmenagoa dute; izan ere, garai honetan norbanakoaren garapenak eta heldutasunak hainbat forma hartuko ditu ikasitakoaren arabera eta honetarako izandako prozesuaren arabera.

Ezinbestekoa da beraz, prebentzio-lana; honek hasierako urte hauetan garapen eta bizipen egokiak izaten lagunduko du, eta ondorioz pertsona horrek bizi-kalitate ona izango du etorkizunean.

Honek guztiak haurren garapenean zutarri diren bi erakunderekin lan egitea dakar: familia eta eskola. Horregatik, gurasoek eta  irakasleek haurren hezkuntzari dagozkion hainbat kontzeptutan eta helburutan bat egitea komeni da.

Nori zuzenduta:

  • 0tik 12 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei

Ikastaroaren ezaugarriak:

  • Talde mugatua:  Ikastaroa egiteko, gutxienez 8 pertsona beharko dira talde osatzeko
  • 8 saio, ordu eta erdikoak: Ostegunetan 14:30tik 16:00ra izango dira eta egunak lehenengo saioan (Urriak 27) finkatuko dira.

Nork emanda:

  • Harremanak elkartea: psikologia, psikoterapia eta sexologian adituak

Lekua:

  • Iturzaeta herri Eskola

Izena emateko epea: 

  • URRIAREN 21arte

Izena emateko

  • Parte hartzaileen izen-deiturak – Helbidea: – Telefono zº
  • Emailez bidali: gizartekintza@getaria.eus
  • Eskuz, bidali Getariako Udala

Metodologia

Guraso-eskolak dituen helburuak direla eta, metodologiak ezin du azalpen hutsa izan, ez eta pasiboa edo teorikoa ere, honela ezingo genituzke helburuak lortu. Aldaketak ez dira arrazoi bidez bakarrik egiten: horregatik metodologiak parte hartzailea behar du izan, irekia. Helburuak betetzeko lanean dihardugun guraso taldearen izaera kontuan hartu behar dugu; gutxieneko segida bat eman behar diogu prozesuari, talde lan dinamikoa izango da metodologiaren oinarria.

Gaiak

Lotura afektiboak eta atxikimendua – Haurren arteko gatazken kudeaketa – Jolasaren garrantzia – Hezkidetza familian – Zerotik hamabi urte bitarteko garapen psikosomatikoaren deskribapena – Elikadura – Adimen emozionala: kudeaketa, psikosomatizatzea, … – Mugak eta zigorrak – Gurasoen heziketaren funtzioaren eta eskolaren arteko harremana – Heriotzaren bizipena landu – Sexualitatea

, GETARIAKO GURASO ESKOLAN IZENA EMATEKO EPEA IREKI DA, Getariako Udala, GETARIAKO GURASO ESKOLAN IZENA EMATEKO EPEA IREKI DA, Getariako Udala, GETARIAKO GURASO ESKOLAN IZENA EMATEKO EPEA IREKI DA, Getariako Udala, GETARIAKO GURASO ESKOLAN IZENA EMATEKO EPEA IREKI DA, Getariako Udala


X