(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

EGUZKI PLAKAK INSTALATU DIRA HERRITARREN ERABILERARAKO

EGUZKI PLAKAK INSTALATU DIRA HERRITARREN ERABILERARAKO

Getariako Udalak urratsak ematen jarraitzen du energia berriztagarrien arloan. Orain dela hilabete batzuk eskuratu zen dirulaguntza bati esker, herriko hiru eremutan eguzki plakak instalatu dira, eta honen onuradun nahi duen edozein herritar izan daiteke.

2023ko azaroaren 26an, Getariako Udalak Gipuzkoako Foru Aldunditik 279.892,36€ diru laguntza lortu zuen, eguzki plaken instalazioaren 100%a finantziatu duena. Herriko hiru eraikin publikoetan instalatu dira iada plakak, Sahatsaga Kiroldegian, Miako frontoian eta Askizuko frontoian.

2023an herriko Energia Berriztagarrien Komunitatea sortu zen, Itsasargi izena duena. Itsasargiren helburua energia berriztagarrien inguruko hainbat egitasmo aurrera eramatea da, eta bere horretan duela hilabete batzuk argi eta gas fakturen inguruko tailer bat antolatu zuten. Udalari, eguzki plakak instalatzeko diru laguntza hau eskatzeko aukera iritsi zitzaionez, aukera honetaz baliatzeko beste elkarte bat sortzeko beharra etorri da, TEK Getaria izenekoa (Tokiko Energia Komunitatea). Beraz, eguzki plaka hauen gestiorako irabazi asmorik gabeko elkarte hau sortu berri da. Interesa duenak eguzki plaken erabileran, TEK Getariako kide izan beharko du.

Otsailak 7an 18:30etan Ulpiano Aretoan bilera ireki bat egingo da, egitasmo honen nondik norakoak azaldu eta hurrengo urratsez hitzegiteko. Dena den, informazio gehiago eskuratu nahi duenak getaria@tekgipuzkoa22.eus helbide elektronikora idatzi edo 946 856 312 telefonora deitu dezake.


X