(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

DEIALDIA: HERRITARREN PARTAIDETZA ARAUTZEKO ORDENANTZA SORTZEKO PARTE-HARTZE PROZESUA

DEIALDIA: HERRITARREN PARTAIDETZA ARAUTZEKO ORDENANTZA SORTZEKO PARTE-HARTZE PROZESUA

Ost, 11/05/2018 – 18:12

Datozen asteetan jarriko da abian herritarren parte-hartzea arautzeko ordenantza egiteko prozesua.
Hori dela eta Getariako elkarte eta herritar guztiei luzatzen zaie deialdia.

Bi arrazoi nagusi izan dira parte-hartzeko prozesu hau martxan jartzeko.
__Alde batetik, udal-gobernuan dagoen taldeak hauteskunde-programan agindutakoa betetzea.
__Bestetik, Getariako herritarrek, aurrerantzean, parte-hartzea gauzatzeko tresna egonkor bat izatea. Hau da, etorkizunean abian jarriko diren prozesuetarako bermeak eta gutxieneko baldintzak zehaztu nahi dira, adostasunez eta kontsentsuz.

Parte-hartzeko prozesu honen bidez, irizpide argiak jartzea da asmoa, lausotasunak eta zehaztasun faltak eragin ditzakeen arazoei aurrea hartzeko, eta herritarren parte-hartzea ahalik ondoen bideratzeko. Eta horretarako, hain zuzen, udal-ordenantza bat sortzea izan daiteke konponbidea, ahalik eta herritar gehienen oniritzia izango duen udal-ordenantza egitea.
Beraz, prozesu honen helburua argia da: Getariako errealitatera ondoen egokituko den ordenantza sortzea, eta, noski, ordenantza hori herritarrekin batera egitea, herritarren elkarlanean.
Horretarako, bi saio ireki antolatu dira.

Lehenengo saioa maiatzaren 22an 19:00etan Alondegian izango da, eta, bertan, prozesuaren nondik norakoak azaltzeaz batera, lanketa honen lehen urratsak egingo dira.
Bigarren saioa, berriz, ekainaren 19an 19:00etan Alondegian izango da; hain zuzen, bigarren bilera horretan finkatuko dira aurrerantzean herritarren parte-hartzea arautuko duten irizpide eta ildo nagusiak.

Webgunea https://sites.google.com/getaria.eus/partehartze-ordenantza/orri-nagusia
Posta elektronikoa: herritarrenpartehartzea@getaria.eus


X