(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

ITURZAETA ESKOLAN PLAKA SOLARRAK JARTZEKO ESLEIPENA MARTXAN DA

ITURZAETA ESKOLAN PLAKA SOLARRAK JARTZEKO ESLEIPENA MARTXAN DA

Maiatzaren 2an publikatu zen Kontratazaile Profilean Getariako Iturzaeta Eskola publikoan plaka solarrak jartzeko esleipena. Kontratu honen xedea da  eskolan 60 kW-ko plaka fotovoltaikoak instalatzea, Koldo Garcia Madariagak (NAFARKOOP ENERGIA DE INICIATIVA SOCIAL E.KOOP) Getariako Udalarentzat idatzitako obra-proiektuaren arabera.

Zehazki, diseinu hobetua bilatzen da, kontsumo eraginkorragoa, jasangarriagoa eta, aldi berean, ekonomikoa ahalbidetuko duena, indarrean dagoen araudiaren arabera.

Obrak, udaran egingo dira, 2022ko uztailak 1etik abuztuak 31 bitartean hain zuzen; eta aurrekontua, guztira, 69.009,00 € da (BEZik gabe) eta 83.500,89 € eurokoa (BEZa barne), proiektuaren arabera, lizitazioaren ondoren ateratzen den azken zenbatekoari kalterik egin gabe.

        


X