(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

EUSKARAREN EGUNA … Getarian …

EUSKARAREN EGUNA … Getarian …

Ost, 26/11/2020 – 14:42

Fecha:
Osteguna, 3 Abendua, 2020 – 16:30

ABENDUAK 3, osteguna “EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA”

—> Iturzaeta Herri Eskolan,

  • Euskararen eguna urtero bezala ospatu ezin denez, ikasleek txandaka euskal kantak abesteko saioak antolatu dituzte, 09:30etik 15:30era.
  • Aretoan eta HHko atarian elkartuko dira.
  • Hiru euskal kanta abestuko dituzte: “Euskararen txantxangorria”, “Aldapan Gora” eta aukeran taldeak nahi duen beste bat.
  • Bi irakaslek gitarra joko dute.

 

—> 16:30ean eta 17:30ean, Irrien Lagunen eskutik, TIRITATXOREKIN EGIN IRRI! ikuskizuna, haurrei eta beraien familiei zuzenduta.

*** Tiritatxo, pediatra goxoa eta alaia da. Beti dago laguntzeko prest. Irriarekin jolas egitea eta istorio dibertigarriak kontatzea maite du. Modu dibertigarri batean osasuna eta irria elkarrekin gozatzeko errezetak elkarbatuko ditu.

  • Bi saio egingo dira, 16:30ean eta 17:30ean. Iturzaeta aretoan.
  • Aforoa mugatua. Aurretik izena eman behar da, Turismo bulegoan.

Udaleko Euskara sailak antolatutako ekintza.


X