(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

AMORIA & DOLORE. Euskal itsasketaren urrezko aroko dantzen ikuskizuna.

AMORIA & DOLORE. Euskal itsasketaren urrezko aroko dantzen ikuskizuna.

Ost, 26/11/2020 – 15:02

Fecha:
Larunbata, 19 Abendua, 2020 – 19:00

AMORIA & DOLORE Elkano, lehen mundubira

EUSKAL ITSASKETAREN URREZKO AROKO DANTZEN IKUSKIZUNA, Kresala Dantza Taldearen eskutik.

19:00etan, Sahatsaga kiroldegian.

  • Antzezleak: Kresala dantza konpainiaren 30 dantzari
  • Koreografia: Faustino Aranzabal
  • Musika: Enrike Solinís

SINOPSIA:

Amoria & Dolore dantza ikuskizuna, euskal nabigazioaren urrezko aroan du sorkuntza abiapuntua. Elkanoren lehen mundubira gogora ekarriz, aintzinako musikan du inspirazio iturri nagusia, dantzaren herri adierazpenak beti izan baitu gaurkotasuna, kulturaren erreferente artistiko-historiko bezala. Obrak Elkanoren zirkunnabigazioaren urrezko aroan zehar bidaiatzen du, ikerkuntza eta berrinterpretazioa lagun, ondare artistiko eta koreutiko berria sortuz.
Nabigazioak utzi duen arrastoa agerikoa da, euskaldunok itsasoan barnako ibilietan munduaren kontzepzio modernoan izan duten lehen mailako eragin historikoan.

30 dantzariek, herri inspirazioz gorpuztutako arte barrokoaren espresio erakusgarrian, dantza preklasikoko bilduma osatu dute, antzezpena era naturalean eta askean burutuz, 17 eszena dituen ballet hontan akto bakar batean garatua, Esquivel, Iztueta eta Gadesi keinuak eta erreferentzia garbiak eginez. Horrez gain, Artze, Etxepare eta Galeanoren poemek obra goitik bera hezurmamitzen dute, poesia giltzarria bilakatuz. Bertan, euskal antzerki nazionalaren dantza sorkuntza molde berri baten eredua aurkezten da, drama tradizional garaikide berri bat proposatuz, espazio eta denboratik kanpo kokatzen dena.

​¡¡¡¡¡AFOROA MUGATUA. Abenduaren 5etik aurrera, ESKURATU ZURE SARRERA GETARIAKO TURISMO BULEGOAN¡¡¡¡¡

Abenduaren 5etik aurrera, Getariako bizilagunek eta herri mugakideetakoek.

Beste herritakoek, abenduaren 11tik aurrera.


X