(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

UNAI GEREKAK BRONTZEZKO DOMINA LORTU DU EUROPAKO MARATOI TXAPELKETAN

UNAI GEREKAK BRONTZEZKO DOMINA LORTU DU EUROPAKO MARATOI TXAPELKETAN

Ast, 16/06/2014 – 02:00

Unai Gereka eta Imanol Barruetabeñak brontzezko domina lortu zuten K2 modalitatean.Ilusioz beteta abiatu ziren asteazkenean Itxas-Gaineko piraguistak Europako Txapelketa jokatzera. Eslovakia eta Austriaren arteko mugan dagoen Piestany herrian jokatu da aurtengo Europako Txapelketa, herri hori zeharkatzen duen Váh ibaian. Unaiek eta Imanolek 22,5 kilometroko proba bete behar izan zuten (6 bira zirkuituari eta 5 porteo) eta ordubete eta hogeita hamabost minutuko lehia bikaina bizi ondoren, hirugarren postuan sailkatzea lortu zuten, hungariarren eta alemaniarren atzetik. Meritu handiko lorpena izan da dudarik gabe. Europako piraguista onenen aurka aritu behar izan dira alde batetik eta gainera, Unaiek eta Imanolek 17 urte izanik, 18 urteko mutilen aurka neurtu behar izan dituzte beraien indarrak.Urte osoan egindako lan bikainak bere saria izan du beraz. Urrian hasi zituzten denboraldi honetako entrenamenduak eta Maiatzean, Badajozen, lortu zuten Eslovakiarako txartela.Orain, gainera, Munduko Txapelketa jokatzeko aukera izango dute. Irailean izango dute hitzordua Oklahoman, Estatu Batuetan.   ZORIONAK MUTILAK!!!  AUPA UNAI eta AUPA IMANOL!!!


X