(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

UDALAREN OHARRA: PORTUKO TAO SISTEMA UDAN

UDALAREN OHARRA: PORTUKO TAO SISTEMA UDAN

Ast, 23/06/2014 – 02:00, UDALAREN OHARRA: PORTUKO TAO SISTEMA UDAN, Getariako Udala

Getariako Udalak, ohar honen bidez, aurten ere portuan martxan jarri den TAO sistemaren inguruko informazioa zabaldu nahi die herritar guztiei.Izan ere, Eusko Jaurlaritzak sinatutako 3 urteko hitzarmenaren bigarren urtea da aurtengoa. 2013an sinatu zen aipatu hitzarmena, eta honi esker, Getariako herriak izango du portuko TAO sistema zuzenean kudeatzeko ardura 2013 eta 2015 urteen artean. Eta hori herriarentzat zein herritarrentzat ona dela uste dugu. Onurak ekartzen baitizkigu guztioi.Funtzionamenduari dagokionez, portuko TAO  denboraldia ekainaren 14tik dago martxan, eta horrela egongo da irailaren 14 arte. Eta ordutegiari dagokionez, goizeko 10:00tatik arratsaldeko 20:00etara arte izango da.Bertan zaintza lanak egiteko, aurreko urtean bezala, Getarian erroldatutako 10 lagun hartu ditu Udalak, eta hauek herriko Udaltzaingoarekin koordinatuta egingo dute lan. Langileak hautatzerako orduan, irizpide objektibo hauetan oinarritu gara:                 – Euskara jakitea, lanak jendearekin zuzeneko harremana izatea eskatzen duenez.

-Gidabaimena edukitzea.

-Langabezian egotea, gutxienik azken hiru hilabete aurretik.

-Horrez gain, karga familiarrak dituztenak lehenetsi dira.Bestetik, Ibilgailuen gaineko Zerga herrian ordaintzen dutenek, aurten ere ez dute TAO gunean ordaindu beharrik izango. Hau bermatzeko nahikoa izango da aurreko urtean banatu ziren pegatinak ibilgailuan ikusteko moduan eramatea. Beraz, herritarrek doan aparkatzeko aukera izango dute, arrantzaleek eta Alde Zaharreko ostalariek bezala.2013ko esperientzia oso positiboa izan zen herriarentzat: funtzionamendu ona, langileek lan ona, portuko sarrerak eta irteerak ongi koordinatuak, emaitza ekonomiko txukuna… Eta 2014koa ere horrela izatea espero dugu.

X