(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

SALBATORE 21. ESKU-PILOTA TXAPELKETA

SALBATORE 21. ESKU-PILOTA TXAPELKETA

Ost, 27/04/2018 – 15:12

ASTEAZKENEAN HASIKO DA SALBATORE 21. ESKU-PILOTA TXAPELKETA GETARIAN.
Atzo goizean aurkeztu zuten txapelketa, herriko frontoian.
114 bikotek hartuko dute parte Salbatore 21. esku-pilota txapelketan.
Datorren asteazkenean, maiatzaren 2an, hasiko dute txapelketa, eta abuztuaren 6an jokatuko dute finala, Salbatore Egunean.
Partida egunak: astelehen eta asteazkenean jokatuk dituzte partidak, arratsaldeko 19:00etatik hasita. Ekainetik aurrera txapelketa amaitu arte, larunbatetan ere izango dira norgehiakokak, 18:00etatik aurrera.
Euskal Herri osotik helduko dira pilotariak, kadete, jubenil eta 22 urtez azpiko pilotariak izango dira Getarian. 22 urtez azpiko kategoriak izango du parte hartze hartuena, hain justu, 42 bikote lehiatuko dira.
Urola Kostako pilotariak ere izango dira bertan, Zumaiatik, Azkoititik, Zestoatik eta Aizarnazabaldik helduko direnak.


X