(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

GIPUZKOAKO BATEL LIGAN KADETEETAN ETA JUBENILETAN GETARIA TXAPELDUN

GIPUZKOAKO BATEL LIGAN KADETEETAN ETA JUBENILETAN GETARIA TXAPELDUN

Ast, 02/04/2014 – 02:00, GIPUZKOAKO BATEL LIGAN KADETEETAN ETA JUBENILETAN GETARIA TXAPELDUN, Getariako Udala

Igande eguerdian Getarian ospatu zen Gipuzkoako Batel Ligaren hamairugarren jardunaldia. Azken jardunaldia izanik, Getarian bertan banatu ziren Ligako sariak.Mutil infantiletan gure ontzia zazpigarren sailkatu zen, irabazi zuen Orio ontzitik 28 segundora. Ligako sailkapen orokorrean bosgarrengo postuan amaitu zuten.Mutil kadete mailan emaitza gazi-gozoa izan dugu. Estropada San Pedro C ontziak irabazi zuen, eta horren ondorioz Getaria B ontziak ezin izan zuen hirugarren postua mantendu. A ontziak bigarren sailkatu zen, segundo batera, eta B ontziak, aldiz, bosgarren, 12 segundora. “Getaria C mistoa” ontzia 11. sailkatu zen, 28 segundora.Sailkapen orokorrean A ontziak irabazi zuen Liga, eta horren ondorioz bandera eta urrezko domina. B ontzia laugarren postuarekin konformatu behar izan du. C misto ontziak, aldiz, ez zuen puntuatzen Neska jubenil mailan gure batelak egun ederra izan zuen. Bertako estropada irabazi eta horren ondorioz liga bera ere irabazi, bandera eta urrezko domina bereganatuz.Mutil jubenil mailan, bi ontziak banandu egin dira. Zarautz Arraun Elkartetik lau mutil ibili dira Getariaren izenean, eta honetan, Gipuzkoako Txapelketa prestatzeko asmoz, Zarauzko izenarekin atera dira. Horrela Getaria A ontzia bakarrik atera zen, eta egia esanda ez zuten egun ona izan. Hamaikagarren amaitu zuten. Zarauzko izenarekin aritutako mutilek bederatzigarren postuan amaitu zuten. Orio izan zen irabazlea.Ligan A ontzia zortzigarrengo postuan amaitu du, eta B ontzia, aldiz, hamargarren postuan.Getarian izan denez estropada, mutil senior mailan bi batel uretaratu zituen klubak, eta emaitza polita atera zuten biek. Hirugarrengo postuan amaitu zuen A ontziak, eta seigarrengo postuan B ontziak. Oriok irabazi zuen estropada. Azkeneko bi estropadetan bakarrik parte hartu dutenez, ligarako ez zuten puntuatu.Ez da emaitza txarra izan bi mailetan liga irabazita.Datorren asteburuan Pasaian ospatuko da

X