(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

ETXEKO HONDAKINAK ETA ARROPA JASOTZEKO ZERBITZU BERRIA EDUKIONTZI BERRIAK BOST HERRIETAN

ETXEKO HONDAKINAK ETA ARROPA JASOTZEKO ZERBITZU BERRIA EDUKIONTZI BERRIAK BOST HERRIETAN

Ost, 31/10/2014 – 01:00

Urola Kostako Udal Elkarteak hondakinak gaika biltzeko zerbitzua indartuko du, izan ere, orain arte arropak jasotzeko erabilten ziren edukiontziak kendu eta berriak jarriko ditugu. Edukiontzi berrietan arropa eta etxeko hainbat hondakin jasoko dira edukiontzi berean. Datozen egunetan edukiontzi berriak jarri eta zerbitzu berria martxan izango da.Zerbitzu berriaren helburua da etxeko hainbat hondakin bereiz jasotzea eta berrerabiltzeko bidean jartzea. Edukiontzi berrietan utz daitezke etxeko gauzak, adibidez, arropa, oinetakoak, maleta zaharrak, etxeko tresna elektriko txikiak (xigorgailua, plantxa, telefono zaharrak, liburuak…)… Ez dira utzi behar hondakin arriskutsuak (pinturak, aerosolak, labanak, kristalak…).Funtsean arropa jasotzeko edukiontzia bezalakoa da. Aho bakarra du eta bertan utzi behar dira hondakinak. Ondoren, sailkatu egingo dira eta berrerabiltzeko modukoak direnak berrerabili egingo dira (bigarren eskuko gauzen azoketan salduko dira). Berrerabili ezin direnak zatikatu eta birziklatu egingo dira.Erantsitako fitxategian duzu informazio gehiago.

Adjuntos:

X