(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

EBAZPENA: 2018ko JAI ETA EGUN BEREZIAK ETA ORDUTEGIAREN LUZAPENA

EBAZPENA: 2018ko JAI ETA EGUN BEREZIAK ETA ORDUTEGIAREN LUZAPENA

Ost, 14/06/2018 – 14:21

Jendaurreko Ikuskizunei eta Jolas Jarduerei buruzko abenduaren 23ko 10/2015 Legeak eskumena ematen die udalei jaiegunetan edo bestelako gertakizunetan establezimenduen ordutegi orokorra luzatzeko, arau bidez aurreikusitako egoeretan eta moduetan.
Bestetik, abenduaren 16ko 296/1997 Dekretuaren 12. artikuluak egun berezi batzuetan ordutegia luzatzeko, gehienez bi orduz, ahalmena ematen die udal agintariei; hau da jai-egunetan edo udalak zein autonomia erkidegoko organo eskudunek interes turistikoa duten gertakariak daudela jotzen duten egunetan: ospakizun publikoak, izaera sozialeko gertakariak, azokak, lehiaketak, erakusketak edo
antzekoak.
Xedapen horiek guztiak kontuan izanik, onesten da 2018. urtean Getariko udalerriaren barruan jendaurreko ikuskizunak eta jolas jarduerak ixteko ordutegia bi ordu luzatzea egutegi honetan aipatutako egunetan:
o Urtarrilaren 5: Errege egun bezpera
o Urtarrilaren 17: San Anton eguna
o Otsailaren 10: Iñauteriak
o Maitzaren 4: Antxua eguna
o Maitzaren 26: Euskal Jai eguna
o Ekainaren 23: San Juan eguna
o Abuztuaren 3,4,5,6,7,8: Zaindariaren jaietan (Salbatoreak) : abuztuaren 3tik 8ra (biak barne).
o Abenduaren 24: Gabon gaua
o Abenduaren 25: Eguberri eguna
o Abenduaren 31: Urte Zahar Gaua


X