(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

PEPITA ENBIL Ziklo Musikala — 2018ko Maiatza-Ekaina

PEPITA ENBIL Ziklo Musikala — 2018ko Maiatza-Ekaina

Ast, 11/06/2018 – 11:44

Egitaraua
I. DANTZA EMANALDIA.   Maiatzak 25. 22:00 @ Frontoian  Gure Txerurekin elkarlanean, eta herriko kultur talde desberdinen laguntzarekin emanaldi  berezia prestatu dugu. Euskal Astearen barruan urtero Gure Txeru Dantza taldeak  eskaintzen duen emanaldiari zuzeneko musika jarriko diogu. Euskal Herriko txoko  desberdinetatik bidaiatuko dugu bertako dantzetan eta ohitura musikaletan murgilduz eta  ohitura den lez herriko frontoia euskal kutsuz jantziko dugu. Hau izango da musika eskola  kalera ateratzeko lehen saiakera, Txeruren urteroko zitaren eskutik.
II. MURSEGO.   Ekainak 8. 18:30 @ Eskolako aretoan  Familientzako kontzertu berezia izango da. Mursego musikariak, haurren begiradatik  guztiontzako erakargarria den saioa egingo du. Biolontxeloa eta ahotsa oinarri hartuta eta  beste mota bateko instrumentu erakargarrien bitartez, musika egiteko bide asko daudela  erakutsiko digu. Musika bizitzeko moduek bat egin dezaketela aurkeztuko digu eta familian  musikaz gozatzeko aukera izango dugu. Honekin lotuta, Getariako liburutegiak “Musikaren  Txokoa” ipiniko du bere erabiltzaileen eskura. Biolontxeloa landuko du eta kontzertuaren  aitzakian instrumentu honen lanketa bideratuko du herriko haurren artean.
III. GETARIAKO UDAL MUSIKA BANDAren ENTSEGU IREKIA.   Ekainak 9. 10:30 @ Bandako lokalean  Zubiak eraikitzeko asmoz eta haizezko instrumentuen presentzia indartzeko gogoz antolatu  dugun saioa. Bertan, entsegu bat ikusi eta zuzenean bandako instrumentuez gozatzeko  aukera eskainiko diegu haurrei. Banda baten egitura, instrumentuen ezaugarriak eta hauen  izaera transmititzeko ekintza bat izango da. Harrobia ereitea da helburu eta Musika  Eskolako errealitatean beste mota bateko instrumentuak ere lekua badutela erakustea.  Gainera taldean jotzearen onurak erakustea izango dugu helburu.
IV. GAZTEAK MUSIKARI. Solasaldi Musikatua.   Ekainak 14. 19:00. Gaztelekuan  Gaztea izanda, musikaria izatea dibertigarria izan daitekeela erakutsi nahian antolatu dugu  saio hau Gaztelekuko arduradunekin elkarlanean. Horretarako hitzaldi musikatuaren  formatua erabiliko dugu eta gazteen artean erreferente diren bi musikariren laguntza  izango dugu. Zuriñe Hidalgo (Hesian) eta Pello Reparaz (Vendetta). Bien artean erakutsiko  digute beraien musikarekiko grinak noraino eraman dituen eta ibilbideari errepasoa  egiteaz gain musikak dituen arlo desberdinen inguruan solasean arituko dira. Solasaldia  Getariar kazetaria den Maitane Subijana kazetariak dinamizatuko du. Gazteen artean  musikak duen garrantzia ikusita, musikari bizitzaren nondik norakoez disfrutatu ahal  izango dugu.
V. ESKOLATIK HERRIRA. Entzunaldi bereziak.   Ekainak 11, 12 eta 13. 18:00 @ leku desberdinak  Ohikoak dira musika eskolak hiruhileko bakoitzean burutzen dituen entzunaldian. Eta  ohikoa da hauek musika eskolan bertan, bandako lokalean burutzea. Baina oraingo  honetan herrira zabaldu nahi izan ditugu eta bertako espazio desberdinetara moldatutako  entzunaldiak eskainiko ditugu. Horregatik, perkusiozko instrumentu eta pianoko  ikasleentzat, ohiko formatua mantenduko dugu ​Musika Eskolan ekainaren 11ean​.  Ekainaren 12an​, instrumentu melodikoenen txanda izango da, kasu honetan ​Elizako  kriptan​. ​Ekainaren 13an​, instrumentu folklorikoagoekin saio berezia eskainiko dugu  Plaza Berduran​.  Saio guztiak 18:00tan izango dira.
VI. GANTXEGIKO KINTETOA. Jazz Kontzertua.   Ekainak 17. 19:00 @ Katraponan  Instrumentuen aniztasuna erakusterako garaian ezin estiloen aniztasuna ere ahaztu.  Horregatik ohikoak ez diren instrumentu batzuk plazaratzeaz gain, hain ohikoak ez ditugun  erritmo eta melodiak ere plazaratu nahi ditugu gure eskolen ekimenen bitartez. Kasu  honetan Jazz-a aukeratu dugu eta helburuetan aipaturiko formatu desberdinen aldeko  apustua eginez, leku eta ordu ez hain ohikoetan proposatzen dugu. Igande eguerdian  Katrapona plazan. Eguraldia lagun izanda aukera ederra sortuko da beste musika mota  batez gozatzeko.
VII. ITSASONTZI BATEN. Kurtso amaierako emanaldia.  Ekainak 20. 18:30 @ Eskolako aretoan.  Kurtsoa amaitzeko helburuarekin eta urtean zehar landutakoaren lagin bat eskaintzeko  asmotan, urtero burutu izan dugu kontzertu bat ekainaren amaiera aldera. Aurten ere  ekimen horri eutsiko diogu baina zikloari forma emateko helburuarekin formatu bereziago  batean eskaintzen saiatuko gara. Ipuin bat hizpide izanda, musikaz jantziko gaituen bidaia  baten testigu izatera eramango dugu ikuslea. Musikaren eskutik mundua bira daitekeela  erakutsiko dugu.
VIII. PEPITA(R)ENBIL(A). Kurtso amaierako festa.   Ekainak 21 (Musikaren Nazioarteko Eguna). 17:00 @ Herrian zehar  Egin beharrekoak amaituta azken festa izango da. Baina azken festa berezia. Izan ere,  hizkuntza musikaleko ikasle helduenek pista jolas bat prestatu dute gazteagoak Pepita  Embil ezagutu dezaten. Pisten bitartez, bere bizitza, kantua eta abenturak errepasatuko  dituzte eta herrian zehar taldeka ginkana bat burutuko dute. Guztiari amaiera emateko  askaria eta musika izango ditugu herriko plazan.

Antolatzailea: Elkano Musika Eskola  Laguntzaileak: Gure Txeru, Getariako Musika Banda, Gazte Alaiak Txistulari Taldea,  Bertso Eskola, Gaztelekua, Guraso elkartea, Getariako Udal Liburutegia  Babeslea: Getariako Udala


X