(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

EUSKARAREN ERABILERA SUSTATZEKO HARRERA-EGITASMOAN PARTE HARTZEKO 3 FAMILIA BEHAR DIRA GETARIAN

EUSKARAREN ERABILERA SUSTATZEKO HARRERA-EGITASMOAN PARTE HARTZEKO 3 FAMILIA BEHAR DIRA GETARIAN

Ost, 31/05/2018 – 09:02

UEMAk, Lauro Ikastolak eta Eusko Jaurlaritzak elkarlanean, Harrera-egitasmoa jarri dute martxan.

Loiuko ikastolako 30 gaztek UEMAko udalerrietan astebeteko egonaldiaz gozatu ahal izango dute, eta aukera izango dute euskaraz modu naturalean bizi daitekeela ikusteko; hau da, helburua da gazte horiek jabetzea euskara ez dela eskolako hizkuntza soilik, eta posible dela lagunartean ere euskaraz aritzea.

Ekimena ekainaren 22tik 30era izango da, eta, bertan, DBH 3 eta DBH 4ko gazteek hartuko dute parte.

Ekimena aurrera ateratzeko, gazte horiek hartuko dituzten hiru familia behar dira Getarian, eta harrera-familia izateko hiru baldintza behar dituzte familia horiek:
– Familiako kide guztiak euskaldunak izatea.
– Etxeko hizkuntza euskara izatea.
– DBH3 edo DBH4 mailako seme-alabaren bat izatea.
– Gaztea hartzeko logela bat izatea edo adin bereko seme-alabarekin elkarbanatzeko bitartekoak izatea.

Harrera familia bakoitzari gazte bat etxean hartzearen truke 150 euroko diru saria emango zaio,gazteak sor ditzakeen gastuak estaltzeko

Familia interesdunek webgunean dute eskuragarri eskaera-orria, eta gaiari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, hezkuntza@uema.eus helbidera idatz dezakete, edota 943 81 66 99 telefono-zenbakira deitu.

Informazioa gehigarria eta izena emateko inprimakia hemen:


X