(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

EUSKARA IKASTEAGATIK DIRU-LAGUNTZAK

EUSKARA IKASTEAGATIK DIRU-LAGUNTZAK

Ast, 20/06/2018 – 14:08, EUSKARA IKASTEAGATIK DIRU-LAGUNTZAK, Getariako Udala

2017-2018 ikasturtean euskara ikasten jardun duten herritarrek, kurtsoa hasieran aurre-eskaera egina dutenek, jada diru-laguntzak eska ditzakete.
Baldintza hauek bete beharko dituzte eskatzaileek: batetik, ikastaroa jaso bitartean udalerrian erroldatuta egotea, eta bestetik, ikastaroko orduen %80 jaso izana.
Diru-laguntza jaso ahal izateko, eskatzaileek agiri hauek aurkeztu behar dituzte udaletxean, uztailaren 16a baino lehen:
– Ikasle-agiriaren edo langabe-txartelaren kopia bat, izanez gero.
– Matrikularen ordainagiria.
– Ikastaroa egin izanaren eta asistentziaren egiaztagiria, ikastaroa eman edo antolatu duen erakundeak egina.

X