(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

BURUA ALTXA EZINDA DABILTZA GETARIARRAK

BURUA ALTXA EZINDA DABILTZA GETARIARRAK

Ast, 11/02/2014

Aspaldian ez dute punturik batu sailkapenean eta egoera nahasten ari zaie behealdean. Asteburu honetan ere, ezin izan zuten punturik atera Aurrera de Ondarroaren aurka eta azken hirugarren postuan kokatu dira.Beste behin haizea izan zen protagonista Mendibeltzen. Haizeak gogor jotzen duenean ezinezkoa izan ohi da egoki jokatzea eta asko baldintzatzen du zelaiaren gainean. Ketakoak ongi hasi ziren eta 20. minutuan 1-0ekoa egin zuen Aitor Garmendiak defentsaren hutsa baliatuz. Haizea lagun, atsedenaldira aurretik joango zirela zirudienean, Ondarroak partida berdindu zuen penaltiz. Endika Loroñok jaurtiketa gelditu arren, ez zuten barkatu bigarren aukeran.Bigarren zatian aldiz, Ketak haizea aurka izan zuen eta ondarrutarrak gainean izan zituzten zati osoan. Bisitariek aukera garbirik sortu ez arren, falta bat baliatu zuten garaipenaren gola egiteko. Bigarren zatiko aukera bakarrean, berdinketaren gola izan zuten eskura getariarrek baina langa gainetik urrundu zen baloia. Aurrera jarraitzea baino ez zaie geratzen getariarrei.Keta B ere porrot batekin itzuli zen Beasaindik. Etxekoak, getariarren  gainetik pasa ziren eta 6-1-ko emai


X